Aurkezpena

Aurkezpena

3.000 artikulu baino gehiago!

JAIAK Zaldibiako herri sarreran kokaturik dagoen mozorro denda erraldoia da, eta zalantzarik gabe, gaur egun Gipuzkoan eskaintzen den aukerarik handiena du. Orain dela urte batzuk “Takolo” pailazoak sortutako proiektua da. Berak dioen bezala: “Betidanik gustatu izan zait mozorrotzea, barruan ditudan gauza asko komunikatzeko eta kanporatzeko baliogarria baita. Toki edo bizitzaren eszenatoki ezberdinetan erabili izan dudan eta erabiltzen dudan tresna da: lagunekin afarietan, ikasleekin eskoletan, umeekin pailazogintzan, herriko jaietan, euskararen aldeko ekitaldietan, play-backeko saioetan, antzezlan komikoetan,.e.a. Mozorroak pertsonari ondo pasatzeko eta beste era batera jokatzeko aukera ematen dio”.

TakoloHorixe da proiektu honen xede nagusia: “Bezero guztiei mozorrotzeko hainbat produktu interesgarri eskaintzea”. Inauterietan, eskolako jaialdietan, lagunen arteko ospakizunetan, herriko jaietan… zer jantzi aholkatuko dizuegu. Marka onenetarikoekin eta hainbat herrialdetako artikuluekin lan egiten dugu: Alicante, Italia, Bartzelona, Miranda de Ebro, Ingalaterra... Katalogo zabala eta egokia. Denetarik aurkituko duzue! Zatozte eta mozorroaren majia hobeto ezagutuko duzue!

INAUTERIAK ARTEKO ORDUTEGIA:

Goizez: 10:00etatik 13:00etara, Arratsaldez: 15:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ere berdin.

TEL: 943 88 82 32 e-maila: jaiak@jaiakdenda.com

-------------------------------------------------- DENDA BERRIA ORDIZIAN!

Ordizian ere denda bat ireki dugu eta hainbat gauza aurki ditzakezu bertan: euskal jantziak, buruhandiak, haurrentzako opariak, saskiak... Denda hau bisitatzeko aldez aurretik telefonoz deitu behar da.

© 2009 Jaiak · Poligono industriala, Elbarrena 72-1 20247 Zaldibia, Gipuzkoa · Tlf: 943 888 232
A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta