BIDALKETAK

Ordainketa egin dela ziurtatu ondoren ekingo diogu bidalketari. Bezeroen Arretarako Zerbitzutik zure erosketaren egoeraren inguruko informazioa emango dizugu.

Bidalketak penintsula barruan soilik egiten dira.

Paketeak legeak ezarritako derrigorrezko asegurua izango du, Garraioaren Lege Organikoan zehaztutakoa alegia.

 

ENTREGATZEKO HELBIDEA:

 

Entregarako datuak betetzerakoan, fakturazio helbidea ez den beste helbide batean entregatzeko aukera ematen da.

Horretarako, erregistratzerako garaian edota erosketa egiterakoan, paketea non entregatzea nahi duzun zehaztu beharko duzu.

Gure sistemak, aukera ematen dizu produktua zeuk ordaindu, baina beste norbaiti entregatzeko. Kasu horretan, fakturazio helbidea zure helbidea izango da eta faktura zeuri iritsiko zaizu, baina paketea entregarako helbidera bidaliko da faktura gabe.

 

ENTREGATZE EPEA:

 

Entregatze epe osoa eskaera egiten denetik 3-4 egunekoa da (lan-egunak), baina normalean 24-48 orduan entregatzen dira.

Edozein arazoren aurrean (denboran luzatzea, garraiorik eza...) Bezeroen Arretarako Zerbitzua eroslearekin jarriko da harremanetan erosketarekin zer egin erabakitzeko.

Edozein zalantza edo iradokizun baduzu, bete eta bidali formulario hau eta gustu handiz erantzungo dizugu.