ITZULKETAK

Bi modu daude, dendara etorri itzuli nahi den produktuekin edo garraiolari bidez bidali, gastuak zeure gain hartuta. 

Itzulketa onartua izateko honako baldintzak betetzea derrigorrezkoa da: produktua egoera onean egotea, bere bildukin eta guzti; eta ticketa ekartzea. 

Itzulketa onartzen bada ez zaizu dirua itzuliko, bale bat egingo zaizu itzulitako horren balio bera izango duena. Bale honek ez du iraungipen datarik. 

 

GARRAIOA DELA ETA HONDATUTAKO PRODUKTUAK:

 Garraioak eragindako kalteak tramitatu ahal izateko, paketea jaso eta 24 orduko epean garraio enpresari parte eman behar zaio. Paketea jasotzean bildukina kaltetuta dagoela ikusiz gero, paketea jaso izana adierazten duen albaranean jarri ohar moduan.

Erreklamazioa eginda, kaltetutako produktua jaso eta berria bidaltzeaz geu arduratzen gara, bezeroari inolako kosturik eragin gabe.

Edozein iradokizun edo zalantza duzula, jarri harremanetan gurekin.