Mozorroez gain, euskal jantziak ere saltzen ditugu urte osoan zehar. Denentzako dago zer aukeratua: haur jaioberrietatik hasi eta helduen jantzietaraino. Jantziak konjuntoan edo soltean, bi modutara saltzen ditugu.
Neska eta emakumeentzat, badaude alkondarak, gonak, mantalak, tokillak, pololoak, azpiko-gonak, korpiñoak, zapiak... Oihalak eta formak anitzak dira: kolore bakarrekoak, marradunak, loredunak, argiak, ilunak, betikoak....
Mutil eta gizonentzat, berriz, badaude jantzi xumeak (betiko galtza eta blusa beltza) edo landuagoak ere (txalekoak, kasakak...).
Osagarriak ere baditugu: poltsak, gerrikoak, txapelak, galtzerdiak, abarkak (larruzkoak eta gomazkoak), saskiak...
Denda honetako produktuak ez dira internetez saltzen orokorrean. Dendara etorri eta probatzea gomendatzen dizugu, gustura erakutsiko dizugu zer daukagun.