Jaiak, Zaldibiako herri sarreran kokaturik dagoen mozorro denda erraldoia da, eta zalantzarik gabe, gaur egun Gipuzkoan eskaintzen den aukerarik handiena du. Orain dela urte batzuk “Takolo” pailazoak sortutako proiektua da. Berak dioen bezala: “Betidanik gustatu izan zait mozorrotzea, barruan ditudan gauza asko komunikatzeko eta kanporatzeko baliogarria baita. Toki edo bizitzaren eszenatoki ezberdinetan erabili izan dudan eta erabiltzen dudan tresna da: lagunekin afarietan, ikasleekin eskoletan, umeekin pailazogintzan, herriko jaietan, euskararen aldeko ekitaldietan, play-backeko saioetan, antzezlan komikoetan,.e.a. Mozorroak pertsonari ondo pasatzeko eta beste era batera jokatzeko aukera ematen dio”.
Gure helburuak:
· Kalitate handiko produktuak
· Bezeroen Arretarako zerbitzu onena
· Urte osoan irekita