JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Gure online dendan produktuak erostea oso erraza, erosoa eta azkarra egingo zaizu.

Erosketa prozesuan zehar zalantzaren bat sortzen bazaizu, gure Bezeroen Arretarako Zerbitzura jo dezakezu:

Telefonoa: 943 88 82 32

E-maila: jaiak@jaiakdenda.com

Online erosketa egin ahal izateko aurrez gure bezero moduan erregistratuta egon behar duzu, hartara harremanetarako, bidalketarako eta fakturaziorako datuak eskuratzen baititugu. Horretarako, erregistro-formularioa bete behar duzu zure lehen erosketa egiten duzunean. Hurrengo erosketetan ez duzu berriro erregistratu behar.

Behin erregistroa eginda, sistemak “erabiltzailea” eta “pasahitza” emango dizkizu eta honekin, erosketa eta kontsultak egin ahal izango dituzu. Pasahitza ahazten bazaizu, “pasahitza ahaztu zait” klikatu edo jarri harremanetan gurekin.

Hauek dira erosketa prozesuan jarraitu beharreko urratsak:

1.      PRODUKTUAK AUKERATU

 Aukeratu erosi nahi dituzun produktuak. Horretarako, produktuaren ondoan agertzen den “erosi” botoiari sakatu. Aukeratutako produktuan erosketa saskian agertuko zaizkizu (goian eskuin aldean). Produktu bakoitzaren kopuruak ere zehaztu behar dituzu bertan. Saskian sartzeko produktu gehiago aukeratu nahi badituzu “erosten jarraitu” botoiari eman. Nahi duzun produktua aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta gustura lagunduko dizugu.

2.        HELBIDEA AUKERATU

Fakturaziorako eta entregarako helbidea idatzi behar dira, izan daitezke berdinak edo ez. 

3.        GARRAIOLARIA AUKERATU

Garraio enpresa ezberdinak ditugu denbora eta zerbitzu mota ezberdinekoak. Ordainketa moduaren arabera aukeratu behar da garraiolaria. 

4.       ORDAINKETA MODUA AUKERATU

 Erosoen zaizun ordainketa modua aukeratu. Momentuz banku transferentzia eta kontra-errenboltsoa ditugu aukeran. 

 5.      ESKAERA BAIEZTATU

 Erosketa prozesu osoa amaitu ondoren, zure eskaria zehazten duten datuak bidaliko dizkizugu zeuk emandako helbide elektronikora. Ez baduzu e-maila jasotzen, jarri gurekin harremanetan mesedez.

Transferentzia bidezko ordainketa egitea hautatzen baduzu, e-mailean jasoko duzu gure kontu zenbakia transferentzia egiteko.

Kasu honetan eta erosketa azkartzeko, bidal iezaguzu gure helbide elektronikora transferentziaren ordainagiria, kontzeptu moduan zure izena eta eskaera erreferentzia (e-mailera iritsiko zaizuna) argi adieraziz.

Produktuen stocka dendakoari lotua dago, baina akatsen bat medio eskatutako produkturen bat ez badaukagu eskuragarri segituan jarriko gara zurekin harremanetan.